Athletic Club

Lehendabiziko elastikoak eskaini dira

Lehendabiziko elastikoak eskaini dira

Jon Ander Merinok eta Urko Gardeazabalek Gurpegi eta Iraolaren kamisetak hartu dituzte, hurrenez hurren, eskaintza…

Jon Ander Merinok eta Urko Gardeazabalek Gurpegi eta Iraolaren kamisetak hartu dituzte, hurrenez hurren, eskaintza eta guzti, azaroaren 20an Lezaman, sms bitartez egindako porraren Osasunaren aurkako emaitza (2-0) asmatzaileen artean irabazleak suertatu eta gero.

Jon Anderrek Llorenterena nahiago zuen, baina iruindarra oraindik ez zen Lezaman eta, beste egun batean etortzeko lan arazoak zirela eta, Gurpegirena eskuratzeko hautua egin du.

Urko Gardeazabalek Iraolarena jaso du eta Gurpegirekin argazkirako ipintzeko ez du aukerarik galdu. Barne pabilioian egon dira solasean eta hurrengo partidarako pronostikoak utzi dituzte ere: 0-1 eta 1-2. Ea egia den.

Gogoratu beharko genuke baita ere Llerenako (Badajoz) Natalio Muñozi etxera bidaliko zaiola gaur bertan ere Gurpegik sinatu duen kamiseta. Bidean dago jada.