Ocio eta Garmendia prentsa aretoan
Aitor Ocioren iritziz Numantziaren aurkako partida ez da finala, baina bai oso garrantzitsua eta jokalarien…
Aitor Ocioren iritziz Numantziaren aurkako partida ez da finala, baina bai oso garrantzitsua eta jokalarien buruan garaipena baino ez dagoela. Gainera horrelako partidak urduritasunez hartzea ez dela komeni. Numantzia arerio zaila da, ilusizo beterikoa, presiorik gabe eta talde sendoa daukana.
Joseba Garmendia bat etorri da finalaz hitz egitea gehiegi dela eta puntu beharrean gaudela eta horregatik taldeak garaipena behar duela. Ezinbestekotzat jo ditu hiru puntuak eta Numantzia partidetan oso sartuta dagoela gehitu du, nahiz eta eurak izango direla San Mamesen sufritu beharko dutenak. Azkenik, pertsonalki lasai ez dagoela dio, baina taldea bere buruarengan konfiantza duela azaldu du era berean.

