Athletic Club

Lehen taldeko lan plangintza

Lehen taldeko lan plangintza

Athletic Clubeko lehen taldeak atseden eguna izango du asteartean, abenduaren 2an. Hurrengo lan saioa hilaren…

Athletic Clubeko lehen taldeak atseden eguna izango du asteartean, abenduaren 2an. Hurrengo lan saioa hilaren 3an, asteazkenean izango da bi multzotan banaturik.

Alde batetik arratsaldez 18:00etatik aurrera Muskizen Somorrostroren aurkako lagunartekoan arituko direnak, hau da Koikili, Del Olmo, Gabilondo, Iñigo, Armando, Gurpegi, Murillo, Ion Velez, Muñoz, Casas, Lafuente, Iturraspe, Ismael Lopez eta Xabi Etxebarria 10:30ean entrenatuko dira Lezaman eta gainerakoak lan saioa izango dute ordu berean Basauriko Artunduaga futbol zelaian.