Athletic Club

Hurrengo lan saioak

Hurrengo lan saioak

Hurrengo lan saioa asteazkenean, abenduaren 10ean izango da, goizez 10:30etan eta arratsaldez 17etan, Lezaman, ateak…

Hurrengo lan saioa asteazkenean, abenduaren 10ean izango da, goizez 10:30etan eta arratsaldez 17etan, Lezaman, ateak irekita.

Halaz ere, goizeko lan saioan bi multzo egingo du Joaquin Caparros entrenatzaileak. Lezaman Iraizoz, Iraola, Balenziaga, Ocio, Javi Martinez, Amorebieta, Susaeta, Yeste, Llorente, Ion Velez eta David Lopez geratuko dira eta gainerakoak Basauriko Artunduaga futbol zelaian partida jokatuko dute behe mailako taldeetako hainbat jokalarirekin. Arratsaldez jokalari guztiak egongo dira Lezaman.

Ohiko prentsa agerraldia Lezaman izango da.