Athletic Club

Athletic Toons

Athletic Toons

Athletic Clubek, abenduaren 18an, ostegunean, Athletic Toonsak aurkeztu ditu, ikus-entzunezko proposamen barria zalerik gazteenak instituzioarekin…

Athletic Clubek, abenduaren 18an, ostegunean, Athletic Toonsak aurkeztu ditu, ikus-entzunezko proposamen barria zalerik gazteenak instituzioarekin lotzeko komunikazio tresna bat azken finean.

Proiektuaren ardatza pertsonai talde bat da, Athleticeko laguntaldea eta bere jokalarien marrazki bizidunak, eta inguruko abenturak. Guzti hauek, zale zurigorri amorratuak, Athletic tartean denean publikorik gazteenak duen asalduraren isla izaten bilatzen dute, hau da, futboleko ikuskizunak eskaintzen dituen une zoragarriak bizitzera.

Aurkezpen ekitaldia Lezaman egin da 13:00etatik aurrera eta bertan Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidentea; Etor Gorroño, marketing zuzendaria eta Gemma Larregola, Sports Toonsen zuzendarietariko bat. Enpresa horrek ikus-entzunezko proiektua lantzeko ardura darama.