Athletic Club

Hamaikakoak

Hamaikakoak

Viajes Iberiakek antolatu duen autobusetariko bat harrikatu dute Xixonen. Ez da zauriturik egon.Sportingek honako hamaikakoa…

Viajes Iberiakek antolatu duen autobusetariko bat harrikatu dute Xixonen. Ez da zauriturik egon.


Sportingek honako hamaikakoa zelairatuko du: Sergio S.; Sastre, Ivan Hernandez, Neru, Jose Angel; Matabuena, Michel; Luis Moran, Carmelo, Diego Castro; Bilic. Aulkian Sergio Iz.; Omar, Colin, Camacho eta Barral egongo dira.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Iraizoz; Iraola, Ocio, Amorebieta, Koikili; David Lopez, Javi Martínez, Orbaiz, Gabilondo; Ion Velez eta Llorente. Aulkian Armando, Toquero, Yeste, Gurpegi, Susaeta. Ustaritz geratu da deialditik at.

Epailea Gonzalez Vazquez izango da. Laguntzaileak Rodriguez eta Garcia izango dira.
Hotsa, baina euririk gabe Xixonen eta mila inguru zale zurigorrien presentzia.
Athletic Clubeko espedizioa19:30ean abiatu da El Molinonerantz zaleen etengabeko animoen artean.