Athletic Club

San Mameseko palkoan

San Mameseko palkoan

Igande eguzkitsu baino hotz honetan San Mameseko palkora hurbildu zirenen artean honako kargu publiko hauek…

Igande eguzkitsu baino hotz honetan San Mameseko palkora hurbildu zirenen artean honako kargu publiko hauek egon ziren: Izaskun Bilbao, Gasteizko Parlamentuaren presidentea; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Gabriel Inclan, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Gabino Martinez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendaria.

Halanber, gurekin egon ziren Ermuko Herri Muga eta Basauriko Piru Gainza penen ordezkariak eta baita ere 35 zenbakidun bazkidea, Agustin Lopez de Munain eta haren semea. Fundación Athletic Club Fundazioarekin bat egin dute enpresetatik, Imcoinsa etorri da Luis Perez Zubizarreta bere ordezkaria izanik.

Azkenik, Juan Carlos Matellanes eta egunotan Bilbon antzezten den Carmen operaren Micaela interpretatzen duen Latonia Moorerekin batera.