Athletic Club

Sarreren zozketa

Sarreren zozketa

Soiartze Bengoetxea durangarra da Athletic Clubek Sevillaren aurkako partidetarako zozketatzen zituen sarreren irabazlea eta larunbatean,…

Soiartze Bengoetxea durangarra da Athletic Clubek Sevillaren aurkako partidetarako zozketatzen zituen sarreren irabazlea eta larunbatean, otsailaren 28an, jaso du San Mamesen Joxe Anjel Iribarren eskutik. Pozik zegoen Soiartze San Mamesen Iribarren eskutik saria jasotzeagatik eta batez ere Kopako finalerdietan egongo delako: ‘Uste dut hamalau aldiz bidali nuela mezua eta azkenean zorte izan dut’.

Zozketa hau amaitu eta gero, beste bi sarrera zozketatuko dira zale zurigorrien artean martxoaren 4an, asteazkenean jokatuko den Kopako neurketarako. Horretarako dinamika bera segituko beharko da, hau da, sms bat baino ez da bidali behar 7442 telefono zenbakira KOPA testuarekin martxoaren 4ko 12:00ak baino lehenago. Irabazleari telefonoz abisatuko zaio eta partida aurretik bere bi sarrera eskuratu ahal izango du San Mamesen bertan.