Athletic Club

Athletic Plazara!

Athletic Plazara!

Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzaren kideek prentsaurrekoa eskaini dute otsailaren…

Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzaren kideek prentsaurrekoa eskaini dute otsailaren 27an, ostiralean, 10:30ean Ibaigane jauregian Bizkaiko hainbat instituzio zein erakunde pribatuek Kopako finalerdietako itzuleko partidari buruz abian ipini dituzten ekimenei buruz hitz egiteko.
Ekimen guztiak Athletic Plazara lelopean batuko dira eta hona hemen orain arte jakinarazi digutenak:

IMQ-k 20.000 tapauki banatuko ditu San Mamesen inguruan Kopako partidaren egunean.

Ibaiganen otsailaren 27tik aurrera gaueko argi-joko berezia piztuko da.

BBK-k bulego guztiak apainduko ditu.Guggenheimen argiztapen berezia egingo dute.

Artebiko aktoreek Bizkaiko kaleetatik barne jokatuko dute.

Metro Bilbaok, Renfek eta Euskotrenek Athletic Plazara kanpainaren irudia tren guztietan azalduko dute.

Bizkaiko Ostalaritzaren Elkarteak Bizkaiko lokal guztientzat itsasgarriak argitaratuko dituzte.

El Corte Inglesek Athletic Cluberi buruzko erakustokia prest dauka.

Alde Zaharreko Merkatarien elkarteak bere dendak apainditu ditu.

Arte Ederetako Museoak partidaren egunean ticket berezia egingo du Aupa Athletic esaldiarekin eta ateak apainduko ditu.

Euskalduna Jauregia kanpoko apainketa berezia egongo du.

Bilboko hotel askok zurigorriz apaindu dituzte euren instalazioak.

Bizkaiko Artzainen Elkarteak arkume erreen munduko errekorra gainditu gura du aintzinako Erakustazokan. Ostean zaleen artean pintxoak banatuko dituzte.

Muskizeko eskualdean, Petronorrek eta Tele 7k babestuta, pantaila erraldoian eskainiko da partido 300 pertsonentzat. Informazio gehiago http://www.muskizconelathletic.com orrian.

Maruri, Galdames eta Gernikako udalek Athletic Clubeko bandera ipini du bere balkoian.

Begoñazpi Ikastolan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Athleticaren ekipajea, kamiseta edo bufanda ekarriko dabe gure ekipoa animatzeko martxoaren 4an, Kopako partidaren egunean. Athletic plazara!

Iurbentia Bilbao Basketek Athleticeko bandera ipini du bere egoitzan.

Athletic Clubaren izenean zorionik beroena bidali gura diogu Iurbentia Bibao Basket taldeari bere lehendabiziko europar parte-hartzean final zortzirako txartela eskuratzeagatik.

Hirurogei pertsonek, Athletic Clubeko kamisetaz jantzita, bazkaria egindo dute asteazkenean martxoaren 4an, Artaza Hotelean eta, ostean, 16:45ean, autobusez abiatuko dira Kirol Portura bertan zuri-gorriz apainduta egongo den Txinbitora 17:30ean igotzeko eta Itsas-Museora 18:30ean heltzeko. Ibilbidean ETB1-ko ‘Kalaka’ saiorako grabaketa egingo dute.