Athletic Club

Athletic Club Bartzelonan dago

Athletic Club Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Espedizioa ordu beteko bidaia egin du hegazkinez…

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Espedizioa ordu beteko bidaia egin du hegazkinez Fernando García Macua presidentea eta Juan Antonio Zarate, Carlos del Campo, Emilio Prieto, Jorge Alejandre eta Mónica Durango batzakideak buru zirela. Ostean Hesperia Tower hotelera zuzendu dira autobusez 20:30ean iristeko, bertan zale asko zain zeudela.

Iragarrita zegoen bezala, sinadura ekitaldia burutu da, kasu honetan Fernando Llorente eta Iñaki Muñoz jokalariekin, ia gaueko hamarrak arte. Bartzelonan eguraldia ona da eta hamabi gradu inguruko tenperatura espero da martxoaren 7an, larunbatean, jokatuko den partidan.