Athletic Club

Txartel lagapena, Real Madrilen aurka

Txartel lagapena, Real Madrilen aurka

Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati…

Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:

BBKren orotarako kutxazainak

Horrela nahi duten bazkideek, BBKako orotarako kutxazainetan egin ahalko dute lagapena, otsailaren 9tik aurrera hilaren 11ko 13:00ak arte.

Oharra: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera ateratzeko.

Bere pin zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean [email protected] eskatu dezakete, bere nana eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, nanaren fotokopia bat atxikituz.

Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.

Leihatiletan

1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan asteartean, hilaren 17a, eta asteazkenean, hilaren 18a, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.

Sarrerak saltzeagatik jaso beharreko dirua eskuratzeko eskubideak partida jokatu eta hiru hilabeteetara du iraungitze-data.

Txarteldegien ordutegia

Hilaren 9a, 10a, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.
Hilaren 11a, 10:00etatik 13:00etara