Athletic Club

Akordioa Athletic Club eta Iberdrolaren artean

Akordioa Athletic Club eta Iberdrolaren artean

Athletic Clubek eta Iberdrolak merkataritza akordioa sinatu dute. Horren arabera elektrizitate-konpainiak hainbat publizitate euskarri izango…

Athletic Clubek eta Iberdrolak merkataritza akordioa sinatu dute. Horren arabera elektrizitate-konpainiak hainbat publizitate euskarri izango ditu San Mamesen eta Lezamako instalazioetan bere marka erakusteko.

Gauzak horrela, Iberdrolak publizitate estatikako honako euskarriak izango ditu San Mamesen: aldegeletako olana, Ipar Harmailan bideomarkagailuaren ondoan, bi hesitan eta erdiko biribilean partida hasi aurretik eta atsedenaldian.

Halaber, Iberdrolak futbol oinarria bultzatzeko duen asmoaren eskutik, Athletic Clubek Lezaman dituen instalazioetan ere elektrizitate-konpainiaren publizitatea present egongo da: lehen taldeko zelaiaren bi hesitan, beste sei hesi gainerako zelaietan eta Piru Gainza harmailaren erraian.

Akordio honen bitartez 300.000 euro ezarriko ditu konpainiak eta Athletic Clubeko hedabide ofizialetan ere present egongo da Iberdrola.