Athletic Club

Argazkien Lehiaketaren emaitza

Argazkien Lehiaketaren emaitza

“Fnac-Fundación Athletic Club Fundazioaren Haurrentzako I. Kirol Argazkien Lehiaketaren” irabazleak aukeratu dituzte martxoaren 23an, astelehenean,…

“Fnac-Fundación Athletic Club Fundazioaren Haurrentzako I. Kirol Argazkien Lehiaketaren” irabazleak aukeratu dituzte martxoaren 23an, astelehenean, epaimahaia osatzen duten Javier Riañok, Bilbaoarte Fundazioaren Zuzendaria, Begoña Zuberok, argazkilari ezagunak eta Galder Reguerak, Fundacion Athletic Club Fundazioaren Ekitaldien arduradunak.

Irabazleak Marta Iturriza Media, Jon Ander Ipiña Gomez eta Nerea Atutxa Hontañon izan dira. Bakoitzak, puntako Olympus kamara digitala eskuratu du eta Ligako partida batean argazki maisu-klasea jasoko dute.

Hauen argazkiak eta lehiaketan sartu diren beste lan on batzuk aukeratu dira eta gaurtik, martxoaren 31arte, Bilboko Fnac-aren harrera gelan egongo dira.

Athletic Club Fundazioak, lehiaketan parte hartu duten ume guztiei eskertu nahi die haien lan gogorra eta animatzen die haien sormenari tartea egiten segitzeko.