Athletic Club

Athletic Clubek 14.800 sarrera zozketatuko ditu

Athletic Clubek 14.800 sarrera zozketatuko ditu

Bazkideentzako izango dira. Peña bakoitzak bi jasoko duAthletic Clubeko Zuzendaritza Batzak martxoaren 24an, asteartean, egin…

Bazkideentzako izango dira. Peña bakoitzak bi jasoko du


Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak martxoaren 24an, asteartean, egin duen bileran honako hau erabaki du: instituzioaren zein merkataritza-beharrei dagozkien sarrerak kenduta, 14.800 bazkideen artean notario aurrean egingo den zozketa publikoaren bidez banatuko direnak.

Halaber, betebehar guztiak betetzen dituen peña ofizial bakoitzari beste bi sarrera eskainiko zaio.

Valentzian maiatzaren 13an jokatuko den finalera joateko sarrerak eskuratzeko zozketan parte hartu gura duten bazkide guztiek izen ematea gauzatzeko epea daukate martxoaren 30tik apirilaren 8ra arte, biak barne. Bideak honako hauek izango dira:

1.-Athletic Clubeko web orrian (www.athletic-club.net) bereziki irekiko den tokian.
2.-Datozen egunotan jakinaraziko den telefono zenbaki baten bitartez.
3.-Pertsonalki San Mameseko leihatiletan.

Edozein kasutan, interesa duenak izen-abizenak, bazkide kodea (bazkide txartelan jabearen argazkiaren azpian dagoena) telefono zenbakia eta e-posta utzi beharko ditu.

Inskripzio guztiek automatikoki eta unean bertan jakinaraziko den errejistro zenbakia sortuko dute apirilaren 14an 19:00etan publikoki eta notario aurrean egingo den zozketarako.

Bazkideek lauko taldeak egin ditzakete inskripzio bakar batean (ezinbestekoa da taldea osatzen duten guztien datu guztiak ematea).
Saritua gertatuz gero, guztiek finalerako sarrerak izango dituzte. Bazkide bakoitza zerrenda bakar batean egon daiteke. Bikoizketak gertatuz gero, baliozko inskripzioa lehendabizikoa izango da eta gainerakoak baliogabetuak izango dira.

Sarrerak eskuratzeko eskubidea izango dutenen zenbakien zerrenda Athletic Clubeko web orrian jakinaraziko da eta baita ere ohiko hedabideetan.

EEFF-k Athletic Cluberi sarrerak eman eta gero, San Mameseko leihatiletan sarrerak jasotzeko eta ordaintzeko data eta ordutegiak jakinaraziko dira. Sarreren salneurriak 50 eta 140 euro bitartekoak izango dira.

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak sentitzen du bazkide eta zale guztientzako sarrerarik ez izatea, nahiz eta ahalegin guztiak egin dituen eskaera guztiak asetzeko.