Athletic Club

Llopis, Copenhagenen

Llopis, Copenhagenen

Luis Llopis, Athletic Clubeko atezainen entrenatzaileak atezain profesionalen entrenatzaileentzako mintegia eskainiko du Copenhagenen (Danimarka) martxoaren…

Luis Llopis, Athletic Clubeko atezainen entrenatzaileak atezain profesionalen entrenatzaileentzako mintegia eskainiko du Copenhagenen (Danimarka) martxoaren 26 eta 28 bitartean.

Jardunaldiak teoriko-praktikoak izango dira eta bertan 16, 18 eta 19 urte azpiko nazioarteko atezainak zein zelaiko jokalariak egongo dira.

Halaber, Llopisek hainbat klub bisitatuko du zelaian bertan Athletic Clubeko atezainekin erabailtzen den metodología erakusteko. Horretaz gainera, Lezamako lan saioen irudietan oinarriturik, lan tekniko-taktikoa jakinaraziko du eta baita Athletic Clubeko atezainaren irudiak eta azterketak lehiaketan, talde-erantzunkizunaren baitan nolakoa portaera duen azalduz.