Athletic Club

Michelin panpina

Michelin panpina

Ibaigane jauregiko sarreran, ‘Michelin’ panpina jarri da kolore zuri-gorriz jantzita, Athletic taldearekin bat egiteko asmoz,…

Ibaigane jauregiko sarreran, ‘Michelin’ panpina jarri da kolore zuri-gorriz jantzita, Athletic taldearekin bat egiteko asmoz, maiatzak 13ko finalera begira.

Panpina honen historia 1958.etik dator, Madriletik ekarri zen Deustuko ‘Concesionario Aguinaga’-k eskatuta, Kopako finalaren bezperan. Athleticek Bernabeu zelaian jokatu behar zuen, Real Madrid boteretsuaren aurka, Di Stefano, Ríal, Kopa eta Gento bezalakoek osatzen zutena.

‘Hamaika baserritarrez’ osatutako Athleticen taldeak, Ligako eta Europako txapelduna zen Real Madrid gainditu zuen 0-2 emaitzaz, eta bere zelaian.

Deustu eta Bilbo osoko hainbat pertsonek ezagutuko duten pieza bitxi hau, gure artean izango da berriro taldeari bultzada emateko. Hori bai, Antón Navarrori esker, Athletic Club Museoari egindako lagapenari esker. Ikusiko dugu suertea ematen digun…