Athletic Club

Bazkide konpromisarioen zerrenda iragarki-taulan

Bazkide konpromisarioen zerrenda iragarki-taulan

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak aukeratzeko amaitu berri den prozesuaren arabera, Ibaiganen dagoen Bazkideenganako Arreta Bulegoko…

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak aukeratzeko amaitu berri den prozesuaren arabera, Ibaiganen dagoen Bazkideenganako Arreta Bulegoko iragarki-taulan daude 2009ko uztailaren 1etik bere agintea amaitu arte hautatuak izan direnen zerrenda, beraz, Athletic Clubaren Batzar Nagusi guztietan parte hartzeko eskubidea daukatenak.

Zerrendan agertzen ez diren bazkideak, epea izango dute ekainaren 24ra arte beharrezkoak diren kexak aurkezteko, Hauteskunde Batzordearen aurrean helegitearen zioa argudiatuz eta horrek jaso ondorengo bost eguneko epean erabakiko duena, bestelako helegiterik aurkezteko inolako aukerarik gabe.