Athletic Club

Hondartza futboleko IV. txapelketaren azken txanpa

Hondartza futboleko IV. txapelketaren azken txanpa

Ekainaren 21ean, igandean, Getxoko Ereaga hondartzan jokatu zen Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren IV….

Ekainaren 21ean, igandean, Getxoko Ereaga hondartzan jokatu zen Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren IV. Txapelketaren azken fasea.

Finalerdiak 09:00etan izan ziren benjamin eta kume mailetan. Ostean, 11:00ean finalak jokatu ziren, Durangoko Jesuitak eta Gernikako Allende Salazar Ikastola izan ziren irabazleak hurrenez hurren.

Finalak jokatu ondoren, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea eta areto futboleko Stilo Berrio taldeak, erakustaldi partida jokatu zuten hondar lehorrarekin prestatu zen zelaian, harmailak eta guztiz. Azkenik 9 eta 1 irabazi zuten zurigorriek.

Finalak ikusteko eta sariak banatzeko, ordezkaritza zabala eroan zuten Athletic Clubek, Getxoko Udalak eta Txapelketaren babesleek.