Athletic Club

Gazte mailako taldea, Kopako txapeldunordea

Gazte mailako taldea, Kopako txapeldunordea

Athletic Clubek galdu du kopako finala Sevillaren aurka luzapenean. Partidaren azken txanpan epaileak erabaki eztabaidagarri…

Athletic Clubek galdu du kopako finala Sevillaren aurka luzapenean. Partidaren azken txanpan epaileak erabaki eztabaidagarri bezain erabakigarri bi hartu ditu. Arauzko denoboraldiz gainera, lau minutuko luzapena ipini duen arren bost eta piku eman ditu eta hor berdindu dute Sevillakoek. Luzapenean, markagailua kontrako 3 eta 2koarekin zihoana, zurigorrien aldeko penalti argia ez du seinalatu epaileak.

Azkenik Kopan egindako lan bikaina baino kontsolamendu gehiagorik ez dauka Athletic Clubek. Bidean Celta, Espanyol eta FC Bartzelona bezalako taldeak geratu dira eta finalean Sevilla baino gehiago izan dira, markagailuan isladatu ez den arren.

Espedizio zurigorria Malagatik autobusez etorri da eta hamalau orduko bidaiaren ostean harrera beroa jaso dute Laudion Dani-Muller Peñaren eskutik, bertan lagunarteko giroan afalduz merezitako oporraldiari ekin baino lehen.

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztu du Sevillaren aurka: Jon Villanueva, Jonás, Aurtenetxe, Erik Moran, Eraña, Etxaniz, Iker Uribarren, Jon Xabier Vidal, Miñes, Unai Medina eta Jon Garcia.
Aulkian: Saborit, Aitor Fernández, Joseba Alkuaz, Andoni Bilbao eta Álvaro Peña.

Sevilla: Jiménez, Morales, Luna, Hugo Sánchez, Iván Hernández, Salvador González, Mario Fernández, Juan Guerra, Rodrigo Ríos, Luis Romero eta Alejandro Pérez.
Aulkian: Gordillo, Antonio David, Francisco Sánchez, Rafael Melo eta Boris.

Epailea: Lopez Lopez

Golak:
1-0 min 38 Vidal
1-1 min 76 Luis Romero
2-1 min 77 Etxaniz
2-2 min 95 Rodrigo Ríos
3-2 min 100 Rodrigo Ríos