Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 11

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 11

Athletic. Clubek Isla Canelan egingo duen bere lehen jardunaldi osoari ekin dio goizeko 8etan. Ahalmen…

Athletic. Clubek Isla Canelan egingo duen bere lehen jardunaldi osoari ekin dio goizeko 8etan. Ahalmen aerobikoarekin harremana duten hainbat lan burutu dira golf zelaian Javier Reyes prestatzaile fisikoaren agindupean. Laurogei minutuz egon dira bertan hotelera itzuli baino lehen.

Hamaika t’erdietan hasiko da bigarren txanda: Iraizoz, Armando, De Cerio, Susaeta, Eneko, Zubiaurre, Gurpegi, Iturraspe, Etxeberria eta David Lopezek hondartzan propiozepzio (artikulazioen egonkortasuna) eta indar lana egingo dute. Gainerakoak gimnasioan arituko dira.

Bazkaria 14:00etan izango da eta 18:30ean futbol zelaian egongo dira larunbateko plangintzari amaiera emateko.