UEFA Europe League-aren sarrerak
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak txartelen salneurria erabaki du, bazkideentzat eta orohar publikoarentzat, ostegunean, uztalak 30,…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak txartelen salneurria erabaki du, bazkideentzat eta orohar publikoarentzat, ostegunean, uztalak 30, 21:30etan, San Mamesen Bernako BSC Young Boysen (Suitza) aurka jokatu behar den UEFA Europe League-aren hirugarren kanporaketaren joaneko partida dela eta.
Bazkideek, Harrobi txartela dutenek eta urteko abonatuek publikoaren salneurriaz, sarrera erosi ahal izango dute uztailaren 27a eta 28an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara,.San Mames zelaiko txarteldegian.
Bazkideek eta abonatuek BBK-k eskaintzen duen orotarako kutxazainaren bitartez eskuratu ahal izango dute sarrera, hilaren 24ko 10:30etatik aurrera uztailaren 28ra, 20:00ak arte. Publikoak, orohar, sarrera eros dezake uztailaren 29an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, eta uztailaren 30ean, 10:30etatik 13:30etara eta 19:30etatik aurrera. Halaber, BBK-ren orotarako kutxazainetan eskuratzeko aukera dago uztailaren 29ren 10:30etatik aurrera, eguneko 24 orduetan.
Oharra: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera ateratzeko.
Bere pin zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean [email protected] eskatu dezakete, bere nana eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, nanaren fotokopia bat atxikituz.
Partida honetan BBK-k eskaintzen duen orotarako kutxazainaren bitartez eskuratu ahal izango dute sarrera bazkideek, hilaren 24ko 10:30etatik aurrera uztailaren 28era, 20:00ak arte, lehenengo eta behin bazkide txartela sartuz kutxazainean. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko edozein finantzia txartela dutenentzat.
Salneurrien zerrenda jarlekuaren arabera honako hau da:
-BAZKIDEAK
Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 15 euro
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 11 euro
Ekialdeko Harmailako Palkua: 11 euro
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 11 euro
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 11 euro
Ipar-Hegoko Sektoreak: 11 euro
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea: 11 euro
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 8 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: 5 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak Umeak: 5 euro
-PUBLIKOA
Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 35 euro
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 30 euro
Ekialdeko Harmailako Palkua: 30 euro
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 30 euro
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 30 euro
Ipar-Hegoko Sektoreak: 30 euro
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea: 30 euro
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 25 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: 20 euro
Ipar-Hegoko Aurrealdeak Umeak: 15 euro

