Athletic Club

Bi aurkari historiko berriro aurrez aurre

Bi aurkari historiko berriro aurrez aurre

Datorren abuztuaren 1ean, Fadurako udal futbol zelaiak Mendeurrenaren partida hartuko du. Heliodoro Lafuentek, Mendeurrena Peñaren…

Datorren abuztuaren 1ean, Fadurako udal futbol zelaiak Mendeurrenaren partida hartuko du.

Heliodoro Lafuentek, Mendeurrena Peñaren presidenteak, Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidentearekin, eta Imanol Landa, Getxoko alkatearekin batera, Arenasen eta Athleticen arteko ‘Mendeurrenaren partida’ aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Norgehiagoka hau datorren abuztuaren 1ean ospatuko da, 19:00etan hasita, Fadurako udal futbol zelaian, eta Arenas Cluben ehungarren urtebetetzeagatik programaturiko kirol ekitaldirik garrantzitsuena da.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Heliodoro Lafuente, Mendeurrena Peñaren presidentea, pozarren azaldu zen partida esanguratsu hau ospatu ahal izateko Athleticek izan duen eskuzabaltasunagatik.

“Guretzat harro egoteko modukoa da futbolaren maila gorenean lurralde honi ordezkatzen dioten jokalariekin edo haien idoloekin gure mutilek zelai-jokoan bat egitea haien Clubaren mendeurrenaren ospakizunean”, aipatu zuen Heliodorok.

Bestalde, Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak esan zuen Gerra Zibilera arte bere aurkari handia izan zen taldearekin berriro topo egitea ohorea dela. Garcia Macuak azpimarratu zuen “egun Lehen Mailako talde askorentzat Arenas Clubek historial desiragarria dauka. 1919 urteko Kopa hori gogoratzerik baino ez da egin behar”. Fadurara joko duten jokalariei dagokienez, Athleticeko presidenteak azaldu zuen lehen mailako hamaikakoa zelairatuko dela, alde batetik, erabaki teknikoa, eta bestetik, UEFAko partidek ekarriko duten aste zaila izan arren.

Imanol Landa Getxoko alkateak ‘Mendeurrenaren partida’-ren aurkezpen ekitaldiaren azken adierazpenak egin zituen.

Bere agerraldian, Landak adierazi zuen “neurketa hau iraganari eta bere historiari keinua egitea da. Bi talde historiko hauek Espainiako Liga txapelketaren jatorrian hartu zuten parte, eta Arenas Cluben mendeurrena bikain izaten jarraitzeko egun elkarlanean dauden bi aurkari dira”. Getxoko alkateak zale guztiei animatu zien “iraganeko begirada eta etorkizunari bultzada eta aurre egiteko ospatuko den kirol ikuskizun honetara joateko”.

Sarreren prezioa 12 eurokoa izango da helduentzat, eta 8 eurokoa Arenas Clubeko bazkideentzat. Halaber, Mendeurrenaren Txartelaren jabe diren ‘Arenaseko Adiskide’ guztiek partidara doan joateko gonbidapena jasoko dute.