Athletic Club

Tromsø IL-Athletic Club partidarako sarrerak

Tromsø IL-Athletic Club partidarako sarrerak

Athletic Clubek abuztuaren 24an, astelehenean, jarriko ditu San Mameseko txarteldegietan, Tromsø IL eta Athletic Cluben…

Athletic Clubek abuztuaren 24an, astelehenean, jarriko ditu San Mameseko txarteldegietan, Tromsø IL eta Athletic Cluben artean abuztuaren 27an, ostegunean, Alfheim Stadion futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak salgai.

Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.