Athletic Club

Tromso bisitatu du espedizioak

Tromso bisitatu du espedizioak

Athletic Clubeko espedizioak Tromso hiria bisitatzeko aukera izan du abuztuaren 26an, asteazkenean, 10:30etatik 13:30etara. Autobusetik…

Athletic Clubeko espedizioak Tromso hiria bisitatzeko aukera izan du abuztuaren 26an, asteazkenean, 10:30etatik 13:30etara. Autobusetik Admuseni eskeinitako oroimenezkoa, biblioteka, portuak, lorategi botanikoa, ikuspegiaren museoa, katedrala, ospitalea eta unibertsitatea, besteak beste, ikusi eta gero Museo Polarra bisitatu dute eta baita Katedral Artikoa ere. Ostean Fjellheinseko teleferikoa hartu dute Tromsoko ikuspegi paragabeaz gozatzeko. Bertan zale zurigorri askorekin topo egin dute.

Bazkaria 13:30etatik aurrera izan da eta orain lo kuluxkan daude 19:00etan Alfheim estadiumean lan saioa egin baino lehen.