Athletic Club Museoa
2004-05 kanpainatik hona ohikoa den moduan, Athletic Club Fundazioak, beste behin ere, Athletic Club museora…
2004-05 kanpainatik hona ohikoa den moduan, Athletic Club Fundazioak, beste behin ere, Athletic Club museora eta San Mamesera antolatutako bisita ahaztezinean parte hartzera gonbidatu nahi ditu Euskadiko* Hezkuntza zentro guztiak.
Ekimen honi esker, iazko ikasturtean 2.000 ikasle baino gehiagok izan zuten Athletic-en historia zein Katedraleko lekurik ezezagunenak (palkoa, prentsa aretoa, aldagelak, ordezkoen aulkiak…) ezagutzeko aukera.
Gonbidapena Lehen Hezkuntzako zein DBHko lehengo eta bigarren mailako ikasleentzako da.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan e-posta bidez ([email protected]) edota 94 441 39 54 telefonora deituta.

