Athletic Club

Asteko plangintza

Asteko plangintza

Superligako bigarren jardunaldia bukatu ostean, Athletic Club-ek. Errealarekin batera, A Multzoko bi garaipen lortu dituzten…

Superligako bigarren jardunaldia bukatu ostean, Athletic Club-ek. Errealarekin batera, A Multzoko bi garaipen lortu dituzten talde bakarrak izan dira.

Hurrengo asteburuan Estatuko selekzio absolutua eta 19 urte azpiko partidak direla eta ez da Superligako jardunaldirik egongo. EEFF-k Ainhoa Tirapu, atezaina, deitu du Maltaren aurka jokatzeko Munduko Txapelketaren sailkapeneko fasea. Beste zurigorria, Erika aurrelaria ez da Maltan egongo bere lesioa dela eta. Beste aldetik, Ane Landa, Bigarren taldeko atezaina, Lanbarri, Nekane eta Beristain Athletic Clubeko jokalariak deitu ditu EEFF-k 19 urte azpiko espainiar selekzioak Europako Txapelketaren prestatzeko fasea, Bakun (Azerbaian). Hantxe hiru partida jokatuko dituzte: Azerbaijan, Chipre eta Ucraniaren aurka.

Superligako geldialdia kontutan hartuz hauxe da Emakumezkoen taldeko lan plangintza aste honetarako:

Irailak 14, astelehena
Lan saioa Lezaman 17:00etan

Irailak 15, asteartea
Lan saioa Lezaman 17:00etan

Irailak 16, asteazkena
lagunarteko futbol jarduna Cascanten. Lagunak-Athletic Club arratsaldeko 18:00etan.

Irailak 17, osteguna
Lan saioa Lezaman 17:00etan

Irailak 18, ostirala, Irailak 19, larunbata eta Irailak 20, igandea
Atseden eguna