Dena prest Multzo-Faseari ekiteko
Athletic Clubek zurigorriz jokatuko du gaur FK Austria Wien taldearen aurka, austriarrek laranjaz jokatuko dute,…
Athletic Clubek zurigorriz jokatuko du gaur FK Austria Wien taldearen aurka, austriarrek laranjaz jokatuko dute, goitik bera eta bere atezainak grisez. Gureak, aldiz, berdez jantziko dira. Horixe izan da UEFAko arduradunek eta klubotako ordezkariek irailaren 17an San Mamesen 10:00etatik aurrera izan duten ohiko bileraren ondorio bat. Sei epaileen presentzia izan da berrikuntzarik nabarmenena eta horren harira, eskakizun berezi bat egin du Lucien Kayser UEFAko luxenburgar delegatua ikusle eta parte hartzaile guztien aldetiko errespetuaren garrantzia azpimarratuz.
Horretaz gainera, dena prest dago partidarako eta Austriari sostengua emoteko emoteko hirurehun zale inguru espero da.Orohar 13 dira Austriatik hona etorri diren kazetariak. Partidaren atarikoetan UEFA Europa Leagueko ereserkia estreinatuko da.

