
Valladolid-Athletic Club partidarako sarrerak
Valladolid-Athletic Club partidarako sarrerak
Athletic Clubek urriaren 1ean, ostegunean, jarriko ditu San Mamesen, Real Valladolid eta Athletic Cluben artean…
Athletic Clubek urriaren 1ean, ostegunean, jarriko ditu San Mamesen, Real Valladolid eta Athletic Cluben artean urriaren 4an, igandean, Jose Zorrilla futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak salgai. Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dituzte bazkideek. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Soberan baleude publikoarentzat ipiniko lirateke salgai ostiralean, urriak 2, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara, sarrerak agortu bitartean.
