Athletic Club

Muñozi beste ebakuntza egingo diote

Muñozi beste ebakuntza egingo diote

Iñaki Muñoz: Ezker orkatileko peroneko tendoien zartadura. Ebakuntza egin zitzaion eta hurrengo astartean, 2009ko azaroaren…

Iñaki Muñoz: Ezker orkatileko peroneko tendoien zartadura. Ebakuntza egin zitzaion eta hurrengo astartean, 2009ko azaroaren 3an, beste ebakuntza egin zaio barne josturaren ondorioz sortu diren arazoak direla eta. Ebakuntza egin ostean medikuaren beste parte bat eskainiko da.

Iban Zubiaurre: Haustura miotendinosoa eskuin hankako adduktore ertainean, I gradukoa. Sendatze prozesuari berriz ekin dio eta fisioterapia jaso du.

Ander Iturraspe: Zartadura eskuin belaunean. Hobera doa arazorik gabe.

Aitor Ocio: Azpilokadura eskuin sorbaldan. Lezamako instalazioetan ekin dio bere sendatze prozesuari eta bilakaera ona darama.

Francisco Javier Yeste: Ezker belauneko alboko-barne lotailuan zartadura. Tratamendu fisioterapikoa mantentzen du, lasterka iraunkorrari ekin dio eta baloia jotzen du.

Iñigo Diaz de Cerio: Gaurko lan saioan bere ezker bekainan kolpe zuzena hartu du eta josturako bost puntu eman zaizkio. Bihar gainerako taldekideekin bat egingo du.

Xabier Castillo: Zartadura arina bere ezker belauneko atzeko-barne konpartimentuan. Gimnasioan egin du lan eta bere bilakaera ona segituz gero bihar gainerako taldekideekin bat egingo du.

Koikili Lertxundi: Atzoko partidan aurpegian kolpe zuzena hartu zuen, sudurreko hezurretan batez ere. Hesgailu egonkortzailea darama eta bihar gainerako taldekideekin bat egingo du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK