Athletic Club

CD Nacional-Athletic Club partidarako sarrerak

CD Nacional-Athletic Club partidarako sarrerak

Athletic Clubek urriaren 31an, larunbatean, jarriko ditu San Mamesen, CD Nacional eta Athletic Cluben artean…

Athletic Clubek urriaren 31an, larunbatean, jarriko ditu San Mamesen, CD Nacional eta Athletic Cluben artean azaroaren 5an, ostegunean, Da Madeira futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak salgai bere bazkideentzat. Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dira. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:30etatik 13:30etara eta 20:00etatik aurrera. Sarreren prezioak 40 eta 30 eurotakoak dira.

Soberan baleude publikoarentzat ipiniko lirateke salgai astelehenean, azaroak 2, 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, bi sarrera pertsoneko.