
Rayok uko egin dio Koparen data aldatzeari
Rayok uko egin dio Koparen data aldatzeari
Kopako final hamaseirenetako itzuleko partida, Athletic Club eta Rayo Vallecanoren artekoa, azaroaren 10ean, 19:00etan San…
Kopako final hamaseirenetako itzuleko partida, Athletic Club eta Rayo Vallecanoren artekoa, azaroaren 10ean, 19:00etan San Mamesen jokatuko da EEFF-k hasieran esan zuen moduan.
Athletic Clubek, bere Ligako partida Santanderren igandean, 17:00etan jokatu behar duela kontuan hartuta, partida asteazkenean, azaroaren 11an, jokatzeko eskakizuna Madrileko taldeari luzatu zion. Rayo Vallecanoren aldetiko onarpena zen EEFF-k eta telebisio operadoreek ipinitako baldintza bakarra partida atzeratzeko, baina ez da horrela gertatu, Teresa Riverok zuzentzen duen taldeak “kirol zuzendaritzaren planifikazioak kontuan ez hartzea gomendatzen du”.
Rayo Vallecanok larunbatean, azaroaren 7an, 18:00etan Las Palmasen aurka jokatuko du eta partidaren atzerapena ez zion kalterik eragiten. Bestalde, Athletic Clubek Ligako partida amaitu eta 48 ordutara Kopako partidari ekin beharko dio.
