Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Iñaki Muñoz: Ezker orkatileko peroneko tendoien zartadura.Iban Zubiaurre: Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko adduktorean.Aitor Ocio:…

Iñaki Muñoz: Ezker orkatileko peroneko tendoien zartadura.
Iban Zubiaurre: Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko adduktorean.
Aitor Ocio: Azpilokadura eskuin sorbaldan. Ebakuntza egin zioten.
Eneko Boveda: Ezker oineko bosgarren metatarsianoren haustura.
Ander Iturraspe: Ezker izterreko erdimintzezko II graduko haustura
Arestian aipatzen diren jokalariak berregokitzapen prozesua segitzen dute, bakoitza bere neurrian, fisioterapia jasoz.

Xabi Castillo: Kolpe zuzena eskuin peroneko buruan.
Koikili Lertxundi: Dorsalgia zorrotza.
Lan berezia egiten dute, fisioterapia jasoz.

Ion Velez: “Artikulazio toilette” ezker orkatilan. Abenduaren 15ean ebakuntza egin zioten Gasteizko USP eritetxean. Ezker orkatileko artikulazio garbiketa egin zitzaion artroskopiaren bitartez. Ebakuntzaren osteko prozesua ona izan da eta sendagiria eman diote jada.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK