Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Iban Zubiaurre: Hobera doa abenduaren 19tik egin zioten ebakuntzaren ostean.Aitor Ocio: Bere sendatze prozesua segitzen…

Iban Zubiaurre: Hobera doa abenduaren 19tik egin zioten ebakuntzaren ostean.

Aitor Ocio: Bere sendatze prozesua segitzen du. Aurreikuspenaren arabera datozen egunotan lanari futbol zelaian ekingo dio.

Ion Velez: Hobera doa bere bi lesioetan. Eskuin hankako erdiko aduktorearen destxertaketa eta ezker orkatileko lesio kronikoa.

Eneko Boveda: Bosgarren metatarsianoan duen haustura ondo doala egindako erradiografien arabera. Bere sendatze prozesua normaltasunez burutzen ari da.

Iñaki Muñoz: Peroneko lotailuetan egin zioten ebakuntzaren osteko sendatze prozesua ondo doa.

Gaizka Toquero: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura arina. Fisioterapia hartzen ari da.

Markel Susaeta: Mina eskuin hankako aurreko aldean hartu zuen kolpea dela-eta. Gimnasioan ari da lanean badaezpadako neurri gisa.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK