Ustaritz eta Orbaiz, prentsa aretoan
Ustaritz Aldekoaotalora eta Pablo Orbaiz jokalariak protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan urtarrilaren 28an,…
Ustaritz Aldekoaotalora eta Pablo Orbaiz jokalariak protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan urtarrilaren 28an, ostegunean.
Atzelariak kontuz entrenatu dela esan du, zeukan ondoez txiki batzuk zirela medio, ‘baina ahaztu ditut eta burua Espanyolengan soilik daukat’. Halaber, jokatzeko aukerak daudenean edozein jokalarik ilusio gehiagoz entrenatzen duela onartu du: ‘Ahalik eta hobekien egitea da nire helburua aurrerantzen aukerak izaten segitzeko’.
Erdilariak, bere aldetik, Espanyoleko futbol zelai barria, Cornellá-El Prat hain zuzen ere, ez duela ezagutzen aipatu du, baina edozein kasutan etxekoak gogotsu eta kementsu irtengo direla dio: ‘Dauden egoeran are arriskitsuagoak dira’. Azkenik, zigortuen ordez nork jokatuko duen ez dakiela esan du, baina edonor izanda ere, zelairatuko denak barruan duen guztia emango duela gaineratuz.

