Espedizioa El Saler-en dago
Athletic Clubeko espedizioa El Saler-en dago otsailaren 13an Vila-realen aurkako Ligako partida prestatzeko. Zurigorrien espedizioa,…
Athletic Clubeko espedizioa El Saler-en dago otsailaren 13an Vila-realen aurkako Ligako partida prestatzeko. Zurigorrien espedizioa, Emilio Prieto batzakidea eta Joxe Anjel Iribar buru zituela, Bilboko aireportutik 17:30ean txarter hegaldiaz abiatu da Valentziako aireportura 19:10ean heltzeko. Hor euririk ez eta zazpi graduko hozberoa aurkitu dute klubeko autobusa hartu baino lehen.
El Saler-eko paradorera 20:00etan heldu dira hainbat zaleren presentziarekin. Taldeak 21:00etan du afaria eta larunbatean 11:00etatik aurrera lan saioa egingo du bertako futbol zelaian.

