
David Lopez eta Iraizoz, prensa aretoan
David Lopez eta Iraizoz, prensa aretoan
David López eta Gorka Iraizoz protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan otsailaren 22an. Erdilariak esan…
David López eta Gorka Iraizoz protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan otsailaren 22an.
Erdilariak esan duenez “gustatuko litzaidake partida guztiak atzokoak bezala izatea. Etxean indartsu agertzea garrantzitsua da oso. Partidaren hasieran arraro samar sentitu nintzen, baina normala da horrenbeste denbora hasierako hamaikakoan sartu barik. Orain
burua Anderlechtengan pentsatu behar dugu eta partida aurrera atera”.
Atezainaren iritziz, “Teneriferen aurkako garaipena oso ona da eta morala emango digu Bruselara lasaitasun gehiagoz joateko, partida garrantzitsua baita. Zaleak bertaratzea beti ondo dago. Guk burua partidan daukagu, ez beste inon”.
