Athletic Club

Susaeta eta Javi Martinez, prentsa aretoan

Susaeta eta Javi Martinez, prentsa aretoan

Markel Susaeta eta Javi Martinez protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan martxoaren 8an, astelehenean.Susaetak zerau…

Markel Susaeta eta Javi Martinez protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan martxoaren 8an, astelehenean.

Susaetak zerau azpimarratu gura izan du: “Etxeko bosgarren garaipena jarraian da. Bolada ona daramagu eta Xixonen garaipenaren bila irten behar”. Halaber taldeak berrogei puntu daukan arren, eta nahiko esaldi ezaguna den arren “partidaz partida joan egin behar dela” esan du. “Ez dago dena egina eta talde asko helburu bera daukate”, gaineratu du.

Javi Martinezen ustez, “Xixonera irabazteko gogoekin goaz, baina kanpoan komentatzen dena albo batera utziz. Helburua gauzak ondo egitea da eta lehen zeiren artean burua sartu. Goian egonda, orain gauden moduan, giro ona dago, baina kinka larrian geundenean ere batasuna zen nagusi. Ea bolada onari El Molinonen eusten diogun”.