Athletic Club

Toquero eta Javi Martinez prentsa aretoan

Toquero eta Javi Martinez prentsa aretoan

Gaizka Toquero eta Javi Martinez protagonistak izan dira martxoaren 30ean, asteartean, Lezamako prentsa aretoan. Aurrelaria…

Gaizka Toquero eta Javi Martinez protagonistak izan dira martxoaren 30ean, asteartean, Lezamako prentsa aretoan. Aurrelaria pozik dago orain arte sartu dituen zazpi golengatik, baina etxetik kanpo markatzea ere gustatuko litzaiokela dio. Bartzelonara egin beharreko bisitaldiari buruz, kataluniarren aurka jokatzeko zein den unerik aproposena ez dakiela onartu du, baina taldea lasai eta gauzak orain arte bezala egitera joango dela adierazi du.

Erdilariaren iritziz, gure taldea gauzak ondo egiten ari da eta Racingen aurkako puntuak garrantzitsuak dira oso. Halaber, Championsi buruz galdetu diotenean, egun Athletic leku onean dagoela esan du, egoera pribilegiatuan eta horretaz baliatu behar dela falta diren bederatzi jardunaldietan.