Artea, futbola eta gizartea
Athletic Club Fundazioak, Errekalde Aretoarekin elkarlanean, “Artea(k), futbola eta gizartea” titulupeko hitzaldi zikloa antolatu du….
Athletic Club Fundazioak, Errekalde Aretoarekin elkarlanean, “Artea(k), futbola eta gizartea” titulupeko hitzaldi zikloa antolatu du. Hiru hitzaldi izango dira, eta gainera, horietariko bitan artearen ikuspegitik futbola gaiaren inguruan bideoz egindako lana aurkeztuko da -fenomeno soziala den bezala nahiko ulertuta-
Lehen hitzaldia Democracia taldeko kidea den Pablo España artistak emango du. Madrilen du egoitza Democraciak, eta 2009an Girondins Burdeoseko zaleekin batera esku-hartze bat izan zuen. Izan ere, joera sozialeko esloganak eta pankartak erakutsi ziren liga partida batean, tartean, “Ez ezazue utzi bihotza arintzen; Egia iraultzailea da beti; Idolorik ez dago; Haiek agintzen dute guk men egiten diegulako; Gure denbora besterik ez dugu; Mina da noblezia bakarra; Aurkariaren burua da gudu-zelai nagusia”
“Ne vous laissez pas consoler / Ez ezazue utzi zuen bihotza arintzen” titulupeko ekintza, zikloan igortzekoa den hamazazpi minutuko bideo batean bildutako informazioa da.
Era berean, Pablo Españak “Ikuslerik ez dago” lana aurkeztuko du, Valparaisoko Santiago Wanderers talde txiletarren zaleekin elkarlanean eginda dagoena.
Bigarren hitzaldiaren protagonistak Naïm Aït-Sidhoum eta Guillaume Ballandras lirateke. Paris, Grenoble eta Lyongo artista, arkitekto eta idazleez osaturiko PiedLaBiche taldearen kideak ditugu, eta bere lanetan hiri-gunearen eta bere erabileraren gaineko hausnarketa egin ohi dute.
Bere hitzaldian “Refait” (“Berregin”) lana aurkeztuko du, eta bideo baten bidez futbola herri baten kolektibo irudikariaren ideiari buruzko gogoeta egiten da. Baita estadio baten berdegunean gertatzen dena begizta moduan doala ere, behin eta berriro milaka lagunen oroimenera itzuliz.
Horretarako, PiedLaBichek 27 minutuko bideoan 1982ko Munduko Txapelketan Frantziak Alemaniaren aurka galdu zuen penalti-multzoaren irudia berregin zuen planoz plano. Hala ere, irudien birsorkuntza Lyongo inguruetako eguneroko bizitzaren erakustaldien bitartez egin da, telebista frantsesak penalti-multzo hura emandakoarekin batera aurkeztuz.
Bestalde, PiedLaBiche taldeak beste bideo bat aurkeztuko du, eta bertan 2009ko Lyongo Bienalean egindako ekintza jakin bat emango du ezagutzera. Hain zuzen ere, futbol txapelketa batean hiru ate zituen hexagono-formako zelaia prestatu zen; herri-partizipazioaren ekintza kolektiboaren bidez, mendebaldeko pentsamoldearen ohiko dikotomiak gainditzeko modua adieraztea zen helburu;
Azkenik, zikloaren hirugarren eta azken hitzaldia Pablo Nacach idazle argentinarrak eskainiko du. Besteak beste, “Futbol, la vida en domingo” (Lengua de Trapo, 2006) nahitaezko liburuaren egilea da. “Bizitza igandean: futbola, artea(k) eta gaur egungo pentsamendua(k)” titulupean, Nacach futbola eta ikus-kulturaren arteko erlazioaz arituko da, eta gaur egungo kolektibo irudikarian hauek nola sustraitzen diren azalduko du. Pablo Nacach Bartzelonako Unibertsitatean Filosofia doktorea da eta Buenos Aireseko Unibertsitatean Soziologian lizentziaduna.

