Athletic Club

San Joseren fitxaketa

San Joseren fitxaketa

Athletic Clubek eta Liverpool FC-k akordioa erdietsi dute Mikel San Jose jokalariaren federazio eskubideak erosteko….

Athletic Clubek eta Liverpool FC-k akordioa erdietsi dute Mikel San Jose jokalariaren federazio eskubideak erosteko. Jokalariak Athletic Clubarekin 2015eko ekainaren 30era arte sinatu du eta bere deuseztatze klausula 30 milioi eurokoa izango da.

Fernando Garcia Macua presidenteak eta jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur maiatzaren 20an, ostegunean, 13etan Ibaiganeko prentsa aretoan.