
Emakumezkoena |
Emakumezkoen bigarren taldearen agurra
Emakumezkoen bigarren taldearen agurra
Fermin Palomar presidenteordeak eta Juan Manuel Delgado zein Carlos Lasa batzakideak, emakumezkoen B taldeko teknikari…
Fermin Palomar presidenteordeak eta Juan Manuel Delgado zein Carlos Lasa batzakideak, emakumezkoen B taldeko teknikari eta lantaldearekin batera, denboraldia agurtzeko afaria egin zuten eta, bide batez, lehendabizikoz bigarren taldea sortu zenetik eskuratu den nazio mailako txapelketa ospatu zuten.
Ekitaldiak hainbat arrazoi dela medio taldea uzten dutenak agurtzeko eta zorterik onena opatzeko ere balio izan zuen. Besteentzako, aldiz, lanean buru-belarri segitzeko deia euren azken helburua bete dezaten, hau da, lehen taldearentzako jokalariak izatea.
