Sporting Bragak 1 Athletic Clubek 3
Joaquin Caparros entrenatzailea honako hamaikako hau aurkeztuko du Sporting Bragaren aurka: Iraizoz, Iraola, Aurtenetxe, Ustaritz,…
Joaquin Caparros entrenatzailea honako hamaikako hau aurkeztuko du Sporting Bragaren aurka: Iraizoz, Iraola, Aurtenetxe, Ustaritz, San José, Iturraspe, Gurpegi, Orbaiz, Susaeta, De Marcos eta Gabilondo. Aulkian Iñigo Perez, Raul, Koikili, Ion Velez eta Igor Martinez egongo dira.
Sporting Braga: M. Felgueiras, Rodriguez, Paulao, Paulo Cesar, Miguel Garcia, Lima, Meyong, Elderson, L. Salino, Alan eta Vandinho. Aulkian Marcos, Lucas, Moises, Pizzi, H. Barbosa, Keita, Edu eta Guilherme egongo dira.
Epailea Rui Costa izango da eta Nogueira eta Jorge, laguntzaileak.
22:04. Hasi da partida. 8.783 ikusle.
(3′) Limaren burukada desbideraturik irten da.
(19′) Erdiraketa eskumaldetik eta Meyongen errematea eskuinez langa gainetik doa.
(32′) Gabilondoren falta erdiraketa San Josek buruz kanpora errematatu du
(40′) 1-0. Eskumaldetik erdiraketa, baloiak San Joseren eskuan jo du eta laguntzaileak epaileari penaltia zela adierazi du. Meyongen jaurti du gola eginez.
(43′) Gabilondoren falta jaurtiketa atezainak kornerrera desbideratu du.
ATSEDENALDIA
23:05. Hasi da bigarren zatia.
(46′) Aldaketa: Barbosa Paulo Cesarren ordez.
(46′) Barbosak, bakar bakarrik Iraizozen aurrean, kanpora bidali du.
(49′) Barbosak areaz kanpotik gutxigatik kanpora jaurti du.
(52′) Ion Velez Orbaizen ordez eta Igor Martinez De Marcosen ordez.
(58′) 1-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Susaetak. Iturraspek baloi sakona sartu dio Ion Velezi, honek sakonago Susaetari eta horrek atezaina behetik gainditu du.
(61′) Limaren jaurtiketa Iraizozek harrapatu du.
(62′) 1-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Susaetaren pase sakona areara eta hor Igor Martinezek eskuinez, atezaina gainditu du.
(64′) Hiru aldaketa Braga taldean.
(64′) Aldaketa: Koikili Ustaritzen ordez.
(68′) Limak Iraizozen eskuetara jaurti du.
(71′) Susaetak, areaz kanpotik, gutxigatik kanpora jaurti du.
(72′) Igor Martinezek arrasean jaurti eta atezainak kornerrera bidali du.
(74′) Lau aldaketa Braga taldean.
(76′) 1-3. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. San Josek. Susaetak falta erdiratu du eta San Josek lehen zutoinean eskuin oina sartu du hirugarrena egiteko.
(80′) Iñigo Perez Gabilondoren ordez
AMAIERA

