Heriotza: Tini
Uztailaren 24an, larunbatean, Agustin Garcia Braceras ‘Tini’, 1949-50 eta 1951-52 denboraldien artean lehen taldeko jokalari…
Uztailaren 24an, larunbatean, Agustin Garcia Braceras ‘Tini’, 1949-50 eta 1951-52 denboraldien artean lehen taldeko jokalari izandakoa Laredon (Cantabria) zendu zen.
Sodupen jaio zen 1930ko abenduaren 30ean. Tini Athleticera heldu zen 1949-50 denboraldian, Zarrarekin ‘9’ lehiatzeko. Dohai onak zituen arren lehen bi denboraldietan lagunarteko partidarik baino ez zuen jokatu, lehendabizikoa San Mamesen Real Sociedaden aurka 1950ko amartxoaren 26an (Athletic Clubek 3 – Real Sociedadek 5).
Bere debuta 1951-52 denboraldiko 13. jardunaldian izan zen (1951eko abenduaren 2an, Valencia CF-k 2 – Athletic Clubek 3), aurreko jardunaldian Zarrak min hartu bait zuen.
Tinik ez zuen aukerarik galdu eta denboraldi horretako ia partida guztiak jokatu zituen 14 Ligan (11 gol) eta beste bi Kopan (gol bat), hauen artean bi hat trick egiten (Real Sociedadek 1 – Athletic Clubek 4 eta Athletic Clubek 4 – Deportivok 1) Ligako txapeldunordea izatea lortu arte.
Zarra sendatu zenean, bere burua Lehen Mailako jokalari bezala ikusi zuen eta 1952-53 denboraldian Athletic utzi zuen Real Valladolidera joateko.
Hileta elizkizunak uztailaren 26an, 17:00etan izango dira Castro Urdialeseko (Cantabria) Santa Maria elizan.

