Athletic Club

Genoa-Athletic Club: aldaketa deialdian

Genoa-Athletic Club: aldaketa deialdian

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Genoaren aurka jokatzeko: Raul, Iraizoz, De Marcos, Toquero,…

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Genoaren aurka jokatzeko: Raul, Iraizoz, De Marcos, Toquero, Iturraspe, Gabilondo, Gurpegi, Iraola, Ibai, David Lopez, Amorebieta, Aurtenetxe, San Jose, Orbaiz, Muniain eta Susaeta. Hala eta guztiz ere, Iturraspek zein San Josek Bilbora zihoan hegaldia galdu dute eta beren tokia deialdian Ustaritz eta Balenziaga beteko dute.

Gainerako jokalariek abuztuaren 13an, ostiralean, partidotxo jokatuko dute 10:30etatik aurrera behe mailako hainbat jokalarien aurka. Halaber, abuztuaren 14an 10:30etatik aurrera Lezaman entrenatuko dira.

Bestalde Los Leones Italianos Peñak Bentley Hotelera (Via Corsica, 4) hurbilduko da espedizio zurigorriari ongi etorria emateko eta bi hitzordu ipini du, gura duen edozein zalek bat egiteko: 16:30ean Genoatik ibilaldia egiteko eta 18:30ean hotelean ordezkari zurigorriekin egoteko. Harremanetarako helbide hauek utzi dituzte: [email protected] eta [email protected]