Athletic Club

Emakumezkoen futbolarekin akordioak

Emakumezkoen futbolarekin akordioak

Gaur urriaren 19an, asteartean, 19:00etan Ibaiganen, Athletic Club eta emakumezkoen taldeko kluben arteko lehendabiziko hitzarmenak…

Gaur urriaren 19an, asteartean, 19:00etan Ibaiganen, Athletic Club eta emakumezkoen taldeko kluben arteko lehendabiziko hitzarmenak sinatu dira. Athletic Cluben aldetik Fernando Garcia Macua presidentea egon da. Akordioa sinatu dutenak honako haueak izan dira: Bizkerre, Iurretako, Iturgarpe, Peña Athletic Sestaotarra, Derio, Peña Athletic Santurtzi, Galdakao, Elorrio, Barakaldo, Plentzia, La Merced, Erandioko Betiko Neskak, Lanbide, CD Extremeño de Durango, San Ignacio, Leioa, Pauldarrak, Arratia, Jesuitas de Durango.

Gauzak horrela, arlo honetan klubak egiten ari diren ahaleginak ezagutuko dira, aspaldiko partez aldarrikatzen zutena, eta, era berean, egungo Zuzendaritza Batzaren apustu garbia agerian geratuko da.

Akordioak bi urteko iraupena dauka, luzapenarik handiena lau urtetaraino izanik, alde biak ados egonez gero. Hitzarmenak 2010-11 denboraldian bertan indarrean egongo dira eta zabalik daude emakumezkoen talde federatu edota eskola-kirolan taldeak dituen edozein klub, elkarte eta kirol elkartearentzat.

Ekitaldia hedabide grafikoentzat zabalik egon da.