Juan Villororen hitzaldia
Urriaren 26an, asteartean, 19:00etan Foru Liburutegian, Juan Villoro idazle mexikarraren “Baloia eta burua, futbola kultur…
Urriaren 26an, asteartean, 19:00etan Foru Liburutegian, Juan Villoro idazle mexikarraren “Baloia eta burua, futbola kultur gertakari gisa” izenburupeko hitzaldia burutu da.
Hitzaldi honekin, Fundacion Athletic Club Fundazioak antolatutako “Letrak eta futbola” zikloa amaitutzat emango da, hilabete honetan zehar idazleak eta jokalariak eztabaida-mahai baten inguruan bildu dira bere zereginen inguruko iritziak trukatzeko.
Juan Villoro (Mexiko DF, 1956) gaur egun, idazle hispanoamerikar garrantzitsuenetakoa da Bere ibilbidea, eleberria, ipuina, entsegua, eguneko bidaiak, kronika, kazetari artikulua eta haurrentzako liburuaren eremuetan bilakatu da. “Materia dispuesta”, “El disparo de Argón” eta primerako “El testigo” eleberriak argitaratu ditu. Azken honekin Herralde Saria irabazi zuen 2004an. Bere ipuinen artean, “La casa pierde” eta “Los culpables” azpimarratu behar dira, eta haur literatura atalean, “El profesor Zíper y la fabulosa guitarra eléctrica” eta “El libro salvaje”. Gaur egun, literatura irakaslea da Mexikoko Autonomi Nazional Unibertsitatean (UNAM) eta gonbidatua da Yale, Boston eta Bartzelonako Pompeu i Fabra unibertsitateetan. Halaber, kolaboratzen du, aldizka, La Jornada (Mexiko), El Pais eta El Periodico egunkarietan eta Letras Libres, Proceso, Nexos eta Reforma argitalpenetan. Hauetan, modu bikain batez gai futbolistikoak jorratu ohi ditu. Futbolari buruz egin dituen zenbait artikulu aipagarri “Dios es redondo” liburuan irakur daitezke, 2006an Anagramak argitaratuta.

