Athletic Club

Athletic Cluben lagapena Valentziako museoari

Athletic Cluben lagapena Valentziako museoari

Datorren 2011ko urtarrilean, Valentzia CF-k bere Museoa inauguratuko du, Valentziako Zientzia eta Arteetako hirian alegian….

Datorren 2011ko urtarrilean, Valentzia CF-k bere Museoa inauguratuko du, Valentziako Zientzia eta Arteetako hirian alegian. Athletic Clubek ekitaldian parte hartuko du, bere Museoko gordailuko bi pieza lagatuz: 1967an Athleticen aurkako Kopako finalean Roberto Gil Valentziako kapitainak erabilitako kamiseta, Jose Mari Argoitia jabe dena; eta 1931ko urtarrilaren 6an Valentziak Athletic Cluberi oparitutako banderatxoa Bilbora egindako lehen bisitan (Athletic Clubek 2 – Valentziak 5).

Hau ez da Athletic Clubek beste klubekin egiten duen lehen kolaborazioa, adibidez Atletico Madril, Real Sociedad, FC Bartzelona edota EEFF-k berak Athleticen laguntza edo lagapenak jaso bait dituzte.