Athletic Club

Jokalari ohientzako futbol 7ko lagunartekoa

Jokalari ohientzako futbol 7ko lagunartekoa

Abenduaren 10ean, ostiralean, 19:00etatik aurrera Serraltako futbol zelaian (Lutxana) Athletic Clubeko jokalari ohiek lagunarteko partida…

Abenduaren 10ean, ostiralean, 19:00etatik aurrera Serraltako futbol zelaian (Lutxana) Athletic Clubeko jokalari ohiek lagunarteko partida jokatu dute Euskadiko Ijitoen Elkartearen taldearen aurka bostehun ikusleren presentziarekin. Kale dor kayiko-Athletic Club partida 3-13 amaitu da. Kike, Aaron eta Diego etxekoen golegileak izan dira eta Joseba Etxeberria (4) Oskar Vales (4) Bolo (2), Patxi Ferreira, Joseba Agirre eta Oskar Alkorta gure taldearenak.

Placido Bilbao entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu partidarako: Imanol Etxeberria, Joseba Gorbea, Oskar Vales, Kike Aiukar, Jon Perez Bolo, Patxi Ferreira, Joseba Agirre, Joseba Etxeberria, Jon Ander Lambea, Elder Acedo eta Oskar Alkorta.