Dena prest Kopako partida jokatzeko
Dena prest dago FC Bartzelona-Athletic Club partida jokatzeko. Zurigorriek hitzaldi taktikoa izan dute 13:00etan eta…
Dena prest dago FC Bartzelona-Athletic Club partida jokatzeko. Zurigorriek hitzaldi taktikoa izan dute 13:00etan eta ordu erdi beranduago bazkaria, orain lo-kuluxkan daude euren logeletan, 17:00etan askaria izango da eta 18:15ean Camp Nou futbol zelairantz abiatuko dira.
Fernando Garcia Macua presidenteak espedizioarekin eguerdian bat egin du eta gainerako batzakideekin batera Bartzelonako agintariekin bazkaria ofizialean parte hartu dute.
Bartzelonan euria da nagusi eta 8 graduko hozberoa dago.

