Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Palman dago

Athletic Clubeko espedizioa Palman dago

Athletic Clubeko espedizioa Palman dago, otsailaren 14an, 21:00 Iberostar futbol zelaian Ligako 23. jardunaldiari dagokion…

Athletic Clubeko espedizioa Palman dago, otsailaren 14an, 21:00 Iberostar futbol zelaian Ligako 23. jardunaldiari dagokion Mallorcaren aurkako partida jokatzeko. Zurigorriek Lezaman 09:00etan gosaldu dute, ostean hitzaldi taktikoa izan dute eta 11:00etan hegaldia hartu dute Bilboko aireportutik, Fernando Garcia Macua presidentea, Juan Pedro Guzman eta Jesus Arancibia batzordekideak buru zirela.

Lehen taldearekin batera kazetari batek eta hainbat zale bidaiatu dute. Espedizioa 12:10ean Palmako aireportura heldu da eta hortik autobusez Nixe Palace hotelera abiatu da. Bazkaria 14:00etan izango da. Eguraldi kaxkarra dago Palman, zeru grisa, euria eta 11 graduko hozberoa.